XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrekin batera, lat. bacillum ampgt; makila eta abarreko adibideek beste adinbat azal lezakete, dirudienez, gainerako kasuetarako ere.

Oraingo erabilera idatziari dagokionez, ondoko ohar hauek egin daitezke: Krutwigek eta, oro har, idazkera etimologistaren bidetik jo izan dutenek kontsonante bikoitzezko formak hobetsi izan dituzte jatorri greko-latinozko kultur eta zibilizazio-hitzetarako: klassiko, expossatu, attentzio, affixu eta antzeko idazkera erabili dute, ondorioz, horrelako hitzetan.

X. Kintanak berak, galbahe estuago batez (38) Erabateko frogantzarik eskuratu ez badugu ere, Kintanak bere lehen edizioko hiztegian hitz hauetarako darabilen erizpide nagusia honetara bil daiteke: * grezierazko (eta latinezko) kultur erroetan kontsonante bikoitzezko multzoa mantendu. * latinezko zibilizazio hitzetan, ohizko euskal idazlegoarentzat oso kasu kultu edo entzungabeak izan daitezkeenetan ezik, kontsonante bakunez eman. Grezierazkoetan erdibidean gelditu da.
* Extranjerismoetan, kontsonante bikoitzezko multzoa mantendu
jokatu badu ere, hippodromo, grammophono, glossopedia, diglosia, monoglotta, telegrama eta abarreko idazkeraz eman ditu bere hiztegiaren lehen edizioan grezieratiko kultur erroz osaturiko kultur hitzak.

Bigarren argitalpenerako, halaz ere, forma bakundura pasa da (hipodromo, gramofono, monoglota...).

L. M. Mujikak kontsonante bakunez eman ditu bere hiztegian kultur hitz horiek: gramatika, kaligrafia, hipopotamo, diglosia....

Euskaltzaindiak ez du puntu honetaz, oraingoz, jakinaren gaineko erabakirik kaleratu.

Azken urteotako bere lexiko-lanean, halaz ere, kontsonante bakunezko formen alde agertu da praktikan: dekagrama, milimetro, paralelogramo, gramatika....